jueves, 26 de octubre de 2017

I. Mitoaldia Ataunen

Muy buenas,
Creo que ya he estado una o dos veces en el Jentilen Etorrera de Ataun (http://viviendoapesardelacrisis.blogspot.com/2014/08/el-legado-de-jose-miguel-de-barandiaran.html) pero acabo de leer ésto:
http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/mitoak-bizitzeko-aukera-20171026114248-nt.html
Mitoak bizitzeko aukera, Ataunen.
-'Mitoaldia' ekitaldi sorta antolatu dute. Azaroaren 4an 'Jentilen etorrera' egingo da.
FELIX IBARGUTXI.
Jueves, 26 octubre 2017, 12:22.

Datorren asteari begira 'Mitoaldia' izeneko ekimena jarri dute martxan Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, helburua delarik Jose Migel Barandiaranek jasotako kontakizun zaharrak transmititzea. Ekitaldiak Ataunen izango dira, batzuk Barandiaran Museoan, besteak herriko kaleetan eta kiroldegian. Eta ekitaldi nagusia azaroaren 4an izango da, beste urte batzuetan ere egin izan den ‘Jentilen etorrera’ delakoa.

Hasteko, mitologia lantzeko tailer batzuk egingo dira herriko ikastetxeetan, hilaren 30etik azaroaren 3ra. Azaroaren 1ean ‘Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak' izenburupean, Marimunduko eta beste zenbait pertsonaiak antzezpen labur batzuk egingo dituzte Barandiaran Museoan, goizeko 11etan eta 12:30ean, aurrez izena eman behar delarik.

Azaroaren 3an, iluntzeko 7etan, Toti Martinez de Lezea gonbidatu berezia izango da museoan. 'Mitologiaren bidezidorretatik' izenburuko solasaldia egingo du, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharra dago, toki mugatua baitago.
'Jentilen etorrera' ikuskizuna

Ekitaldi printzipala larunbatean izango da, azaroak 4: 'Jentilen etorrera: Ataunen mitoak bizirik' ikuskizuna. Jose Migel Barandiaranek jasotako istorio eta mito batzuk antzeztuko dituzte ataundarrek aurreko urte batzuetan bezala. Ohi bezala, pertsonaia mitologikoak gorpuztuko dituzte herritarrek, hala nola Torto, Samartin Txiki, Akerbeltz eta lamiak. Ongietorria San Martin auzoko plazan egingo zaie 18:15ean, eta handik oinez joango dira antzezleak eta ikusleak kiroldegiraino. Ikuskizunaren lehenengo saioa 19:00etan hasiko da, bigarrena 21:00etan. Sarrerak doakoak izango dira eta aldez aurretik eskuratu ahal izango dira Jentilbaratza Kultur Elkartearen webgunean.

Jentilbaratza elkartearen izenean Maitane Aizpuruak hitz egin zuen Donostian Koldo Mitxelena Kulturunean egindako aurkezpenean. "Jose Migel Barandiaranek izugarrizko lana egin zuen, baserriz baserri ibili zen, sukaldeetan kontatzen ziren ipuin zaharrak biltzen. Izugarrizko altxorra utzi zigun. Ipuin haiek informazio handia ematen digute kristautasunaren aurreko gizarteaz, jende haren sinesmenez".

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko zuzendari Luis Mari Mujikak, berriz, goraipatu egin zuen Jentilbaratza elkartearen lana: "Elkarte honek 80tik gora bazkide ditu, eta 100dik gora lankide. Horiek denek lan egiten dute 'Jentilen etorrera'-n eta udako 'Gau ibilbide magikoa'-n. Honek esan nahi du ataundarren %10ak jarduten duela. Herri eta hiri handietan bizi garenok badugu zer ikasirik herri txikietako jendearengandik. Ez dago dirurik horrelako jendearen lan-ordu guztiak ordaintzeko. Zergatik egiten duten horrenbeste lan? Beste irtenbiderik ez dutelako, Ataun bezalako herrietan ez daude hiriburuan dauden baliabideak". Elkarte honen iraupenak atentzioa ematen du: 37 urte daramatza lanean.

Zalduak esan du Mitoaldia "ekitaldi anbiziotsua" dela eta "irauteko asmoarekin" jaio dela. "Orain Jentilbaratza elkartekoekin elkarlanean jardun garen bezala, aurrerantzean beste erakunde batzuekin ere ariko gara".
Info:
https://parketxesarea.org/2017/10/25/i-mitoaldia-motorrak-berotzen/
I. Mitoaldia, motorrak berotzen.
25 urria, 2017.

Gaur goizean, I. MITOALDIA ekimena plazaratu asmoz prentsaurrekoa eman dugu Koldo Mitxelena kulturunean. Komunikabide ugari bertaratu dira eta proiektu honen nondik norakoak azaldu ostean ingurua girotzera atera gara kalera, Ataungo mendietatik zuzenean jaitsitako pertsonaia mitologikoen laguntzaz. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideak izan gara bertan. Honatx prentsaurrekoa:




Bizi mitologia! Zatoz Atauna!
Programa:


A ver si hay forma de pasarse.

Actualización a 04/11/2017: Entradas por web agotadas?!?
https://www.jentilenetorrera.com/eu/ 


Actualización a 05/11/2017: Al final, nos hemos liado buceando a la mañana y, como hacía un tiempo del infierno, no hemos ido:
http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/jentilen-etorrerak-itxiko-20171104095907-nt.html
Jentilen etorrerak itxiko du Ataunen I. Mitoaldia
'Mitologiaren bidezidorrak' korritu zituen Toti Martínez de Lezeak ostiral arratsaldean Barandiaran musepan. / BARANDIARAN MUSEOA

-Jose Migel Barandiaranen bildu zituen kontakizun zaharrak bizirik mantentzeko lanean ia 40 urte daramatzan Jentilbaratza Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatu dute
Sábado, 4 noviembre 2017, 11:11

Marimunduko, Kixmi, Torto, Samartin Txiki, Akerbeltz, lamiak... Denei egingo zaie ongietorria larunbat arratsalde honetan Ataungo San Martin auzoko plazan, 18:15ean, eta handik oinez joango dira antzezleak eta ikusleak kiroldegiraino, aurten aurrenekoz antolatu den 'Mitoaldia' ekimenaren une nagusia bertan izango baita, 19:00etan eta 21:00etan eskainiko den 'Jentilen etorrera: Ataunen mitoak bizirik' ikuskizunarekin.

Baserriz baserri, sukaldez sukalde, kontu zaharrak biltzen ibili zen Jose Migel Barandiaranek utzitako altxorra bizirik mantendu nahian, urteak daramatza Jentilbaratza Elkarteak mitoak eta horiek islatzen dituzten tradizioa eta ikuskera bizirik mantentzeko lanean, hainbat ekitaldiren bidez. Urte asko, 37. Aurten, 'Mitoaldia' izeneko ekimena jarri dute martxan Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, helburua delarik Jose Migel Barandiaranek jasotako kontakizun zaharrak transmititzea.

Ekitaldi nagusia 'Jentilen etorrera' da aurten ere, baina aurretik izan ditu egitarauak beste osagai batzuk, hala nola ostiralean Barandiaran museoan Toti Martinez de Lezeak protagonista izan zuena. 'Mitologiaren bidezidorretatik' izenburuko solasaldia egingo zuen, euskaraz, eta argazkian ikus daitekeenez arrakasta handia izan zuen, ohi duenez, euskal mitologia bere liburuetara maiz eraman izan duen idazleak.
Actualización a 04/07/2019: Acabo de pillar una entrada (estaban agotadas) después de que hayan puesto a la venta las devueltas:
http://jentilbaratza.eus/ekintzak/gau-ibilaldi-mitologikoa/ 


Actualización a 14/07/2019: Octavo año y cada vez se lo curran más!
Este año, con temática de Patxi Errementari:
http://viviendoapesardelacrisis.blogspot.com/2017/01/errementari-de-paul-urkijo-alijo.html 




























Actualización a 16/07/2019
https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/ibilaldi-mitologikoak-jendetza-20190716004126-ntvo.html 

Actualización a 02/11/2019: Tengo entrada para el Jentilen Etorrera de hoy:
http://jentilbaratza.eus/ekintzak/jentilen-etorrera/
http://jentilbaratza.eus/ekitaldia/jentilen-etorrera-2-saioa/


A ver el tiempo...

Actualización a 03/11/2019: El tiempo fué CASI perfecto porque chispeó una NADA.



 

 


De hecho, me pegué un paseo nocturno hacia Jentilbaratza entre la primera y segunda sesión:
http://www.ataun.net/antbuspre.asp?cod=4036&nombre=4036&nodo=&orden=True&sesion=1 
https://www.hiru.eus/es/historia/gazteluak/gaztelu-guztiak/-/journal_content/56/21564/ATAUN 










Algo xoxo, me pareció.

No hay comentarios:

Publicar un comentario